Goiburuko irudia

IBEROAMERIKAKO MIGRAZIO
MUGIMENDUAK

IBEROAMERIKAKO DOKUMENTU ITURRIAK

KUBA

Kubako Errepublikako Artxibo Nazionala

Helbidea: Calle Compostela nº 906 esquina San Isidro. La Habana Vieja.
Tel.: (00 53 7) 8629436
Helbide elektronikoa: arnac@ceniai.inf.cu
Web orria: https://www.arnac.cu/

Hau da Kubara emigratu zuten Espainiarrei buruzko dokumentazioa bilatzeko zentro nagusia. Kubako Errepublikako Artxibo Nazionaleko sailek informazio ugari barne hartzen dute. Horien artean ondorengoak dira nabarmenenak:

Registro de súbditos españoles

64.800 erregistroko sail honek koadernatutako 84 liburuki ditu. Horiek 1898 eta 1900 arteko dokumentazioa barne hartzen dute. Espainiak zuen Kubaren menperaldiari amaiera eman zion 1898ko abenduaren 10eko Parisko Itunaren 9. artikuluari jarraituz, nazionalitate espainiarra gordetzea erabaki zuten espainiarren aktak dira.

Familiaburu bakoitzeko akta bat dago eta familia unitateko gainontzeko kideak ere bertan erregistratuta agertzen dira.

Registro de entrada de pasajeros por el puerto de La Habana

Habanako aduanak egindako erregistro honek 1865 eta 1959 artean Habanako portutik sartu ziren bidaiarien zerrenda barne hartzen du, kronologikoki ordenatuta. Kubako Errepublikako Artxibo Nazionalaren kalkuluen arabera, gutxi gorabehera bi milioi pertsona daude erregistratuta, gehienak espainiarrak.

Registro de entrada de pasajeros por el Centro de internamiento de Triscornia

Negociado de Inmigración de la Secretaría de Agricultura, Comercio y Trabajo bulegoak egindako erregistro honetako dokumentazioaren datak 1909 eta 1935 artekoak dira. Kronologikoki ordenatuta dauden koadernatutako 13 liburukik osatzen dute eta datuak 1900. urtean Triscornian (Habanako portuaren ekialdean; New York-eko portuko Ellis Island-en antzera) sortutako etorkinen harrera zentroan egindako kontrolei dagozkie.

Registro de asociaciones

1.010 paper sortak osatzen dute eta 1888an hasi zen, ekainaren 13ko Errege Dekretuarekin. Bertan, Kuban eta Puerto Ricon 1887ko ekainaren 30ean Espainian ateratako elkarteei buruzko lege orokorra bete behar zela zehazten zen. Lege horrek milaka elkarte (politikoak, artistikoak, erlijiozkoak, ongintzazkoak eta olgetarakoak) baimentzeko aukera eman zuen; horien artean, Kuban bizi ziren espainiarren elkarteak.

Negociado de Asociaciones del Gobierno provincial de La Habana bulegoak osatutako funts honek barne hartzen duen dokumentazioa elkarteen espedienteek osatzen dute. Espediente horiek ondorengo dokumentuak barne hartzen dituzte: eraketa ziurtagiriak, araudiak, estatutuak, bilkuretako aktak, kideen zerrendak, etab. Dokumentazio hori oso erabilgarria da, kontuan hartzen badugu espainiar gehienek parte hartzen zutela onurazko eta elkarri laguntzeko elkarteetan (gehienak herrialdeen arabera banatuta egoten ziren, baita eskualdeen arabera ere).

Registro de defunciones

Heriotza ziurtagiriak dituzten 482 paper sorta eta 153 liburuk osatzen dute, 1950 eta 1967 artekoak. Dokumentazio hori oso erabilgarria izan daiteke Kuban hildako migratzaile espainiarren datuak lortzeko.

1884ko abuztuaren 21eko Errege Dekretuak xedatu zuen Kuban, 1885eko urtarrilaren 1etik aurrera, 1870eko ekainaren 17ko Erregistro Zibilaren Legea ezartzen hasteko erabakia. Beraz, Kubako Erregistro Zibileko dokumentazioari buruzko edozein azterketak 1885etik aurrerakoa izan behar du. Hori baino lehenagoko datetan sail etenak aurki ditzakegu, beraz, beti parrokiako erregistroetara jo beharko da.

Correspondencia de los Capitanes Generales

Kapitain jeneralaren bulegotik ateratako dokumentazio hau Kuban gelditu zen Espainiako administrazioak, Antilla Handitik irtenarazi zutenean, egindako dokumentuen lekualdaketan.

Bertako 509 paper sortek hainbat gairi buruzko gutunak barne hartzen dituzte: espainiarren eta atzerritarren porturatzea Kuban, hondoratzeak, kortsario eta piraten mugimenduak, tropen lekualdatzeak, etab.